JAVIER MELLONI Y JOSEP COBO

Antropólogo y teólogo - Profesor de historia de la filosofía
Información

<strong>JAVIER MELLONI (Bartzelona, 1962).</strong> Antropologoa, teologiako irakaslea eta erlijioaren fenomenologoa. Jesuita da, San Ignazioren Gogo Jardunen ikertzailea, eta hainbat tradizio erlijioso eta espiritualen esperientzia mistikoaren aztertzailea. Garbi du erlijio guztiek batera egin behar dutela aurrera, isiltasunaz eta elkarrizketaz baliatuz, konfesio bakoitzaren mugez haratago, espiritualtasun berri baterantz. Paradigma berri batean gaude, eta hartan pluraltasun kultural eta erlijiosoa da ardatz. Sinestunak eta sinesgabeak daude deiturik mistika berri batera, eta mistika horrek gizakien sakon-sakonean diren ontasuna, justizia eta maitasuna ditu adierazgarri nagusiak. <strong>JOSÉ COBO (Lleida, 1962). </strong>Filosofian lizentziatua, Filosofiaren Historiako irakaslea da Sarriáko San Ignacio Ikastetxean. Filosofian eta teologian egindako gogoetan eta bilaketan ateismo modernoa izan du solaskide. Sakon ezagutzen du XX. mendeko pentsamendu judua (Lévinas, Buber, Rozensweig), baita teologia aleman protestante eta katolikoa (Barth, Bonhoeffer, Moltmann, Metz). Galdera hauek egiten dizkio bere buruari: zein den kristautasunaren muina, nola izan gaitezkeen aldi berean kristau eta moderno, eta Bibliaren errebelazioak zer duen indartsuago eta ahaltsuagoa “susmoaren maisuen kritikak” baino (Marx, Nietzsche eta Freud). Bere ustez, ezin dugu baztertu “erlijio guztiak gauza bera esan nahi dutela”, “konfesioz haraindiko espiritualtasun” orotatik urruntzen da, “gnosiaren parekotzat” jotzen baitu (egiazko kristau fedearen etsai betierekotzat jotzen du gnosia), eta kristautasuna “erlijioez haratago” kokatzeko bide berriaren kontra dago.

Conferencias