Sánchez Gervasio

Nazioarteko Kazetari erreportaria

Sánchez Gervasio

GERVASIO SANCHEZ, Kordoban jaioa da 1959an. Kazetaritzan lizentziatua, egunkari eta aldizkari desberdinentzako lan egiten dihardu 1984tik hona, gatazka armatuetan espezializaturik, kazetari independente gisa. 1988tik hona harreman estua du “Heraldo de Aragon”ekin. Egunkari honen mandatari espezializatu izan da Golkoko gerran, hala nola Jugoslavia, Asia eta Latindar Amerikako zenbait gatazka armatuetan. SER katearekin ere kolaboratzen du, eta 1994tik hona, baita ere BBCko espainiar zerbitzuarekin eta LA VANGUARDIAko nazioarteko sekzioarekin eta bere Magazinarekin. “UNESCOren bake mandatari berezi” izendatua izan da, eta, hogei eta hamar sari ospetsu inguru jasoak ditu bere lanagatik. Hamahiru argazki liburu argitaratuak ditu. Horien artean, azpimarratzekoak lirateke: Sarajeboko setioa (El Cerco de Sarajevo) (1994); Bizitza minatuak (Vidas Minadas) (2007), pertsonen kontrako minek bizilagun zibilengan duten eraginaz; Kosovo, erbesteratze baten kronika (Kosovo, crónica de la deportación) (1999); Herioaren karabana (La Caravana de la Muerte) (2000); Pinocheten biktimez Ume soldaduak atera (Salvar a los niños soldados) (2004), Sierra Leonako ume soldaduen errehabilitazio programaren zuzendari den Chema Caballero misiolariaren historia; Desagertuak (Desaparecidos) (2011) eta (Antologia), hogei bat gatazka armatuetan hogei eta bost urtez izandako esperientziaren argazki bilduma.

Jardunaldiak: