Pagola José Antonio

apaiz eta teologo
Información

JOSÉ ANTONIO PAGOLA ELORZA, Jesuszale sutsua da, beste ezeren gainetik. Añorgan (Gipuzkoa) jaio zen. Erroman eta Jerusalemen egin zituen bere teologi eta Zientzi biblikoaren ikastaroak. Gasteizen aurkitzen den Espainiako Iparraldeko Teologi Fakultateko irakasle Kristologian eta Donostiako Teologia eta Pastoraltza Institutuko Zuzendari izan da. Jesukristori buruzko Teologia eta Pastoraltzari buruzko hainbat lan egin du. Azken urteak Jesusen pertsona ikertzen eta ezagutzera ematen eman ditu. Bere lana “JESUS Hurbilketa historikoa” k oso harrera arretatsua izan du. Horren jarraian, PPC argitaletxean, “Begiak zuzen Jesusengan” (Juan Martin Velasco eta Dolores Alexandrerekin), “Jesus eta dirua. Krisiaren irakurketa profetikoa” eta “Jesusek irekitako bidea” ebanjelioei egindako iruzkin bilduma argitara eman ditu “Jesusengana bihurtzeko prozesu”rako , lan talde txikitan lantzeko, material pedagogikoa burutzen ari da oraintxe bertan.

Conferencias