Estévez Elisa

Eskritura Santuen Irakasle. Komillasko Pontifikal Unibertsitatea. Madrid

Estévez Elisa

ELISA ESTÉVEZ LÓPEZ Doktoradutza du Teologian Deustuko Unibertsitatetik, eta lizentziatua da Zientzia Biblikoetan Erromako Institutu Bibliko Pontifikaletik.. Komillasko Unibertsitate Pontifikaleko Eskritura Santuen eta Elizaren Historiaren Departamenduko Irakasle titularra da. Espainiako Emakume Teologoen Elkarteko Presidente (2001-2006) Espainiako Elkarte Biblikoko Zuzendaritza Taldeko partaide (2001-2010). ”Society Biblical Literature” eta “European Society of Women in Theological Research”eko partaide. “Estudios Biblicos” aldizkariko Idatz Kontseiluko partaide da, eta Lizarrako EVD argitaletxean Espainiako Emakume teologoen Elkarteak argitaratzen duen “Aletheia” Bildumako Zuzendari. Argitara eman dituen bere liburuen artean bere doktoratutzako tesia dago: Emakume sinestunaren agintea. Gorputz, identitate eta ikaslegoa Mkgan, 5,24b-34 (EEVD 2003); Sendatze bitartekariak (UP Comillas-San Pablo, 2008) eta bere azken lana, udaberri honetan bertan argitaratua: Zer da lehen emakume kristauez dakiguna (2012) Verbo Divino argitaletxean argitaratua . Idazlan eta txosten askoren egilea da. Erabili dituen gaien artean, besteak beste, hauek -“Osasuna, jeneroa eta ebanjelioak”; “Gertaera Apokrifoetan jasotako sendatze kontakizunetako emakumeen identitate soziala”; “Emakume aszetak II. Mendeko paulotar tradizioan”; “Agintea eta bazterketa II. Mendeko Asia Txikiko kristau elkarteetan”; “Jesusen aliantza emakumegoarekin”; “Kontemplaziozko Emakumeak Itun Zaharrean”.

Jardunaldiak: