Comin I Oliveres Antoni

kataluniar intelektual eta politikaria

Comin I Oliveres Antoni

ANTONI COMÍN I OLIVERES ( Bartzelona , 1971 ) kataluniar intelektual eta politikaria da. Filosofia eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, eta Humanitateetan postgraduatua, Zientzia Sozialetako irakasle da ESADEn . Alfonso Comin Fundazioko eta -Kristautasuna eta Justizia Zentruko partaide da. Aldiro idazten du prentsa idatzian (El Ciervo, El País, Ara) eta hitz egiten irratietan. PSC-CpCko diputatu izan da Kataluniako Legebiltzarrean, 2004 eta 2010 urteen artean. Bere argitalpenen artean hauek aipa daitezke: Berdintasuna, iristear dagoen helmuga (1999); Izatearen eta pentsatzearen batasun hautsia (2000); Aldaketak posible dira (2002); Politika globalizatu ekonomia demokratizatzeko (2003); Mundu mailako agintea planeta mailako zilegizko lidergorako (2005); Sozialismoaren hitzak (2008); eta Demokrazia ekonomikoa. Kapitalismoaren alternatiba baten bila (2009). Hauetaz gain “Norabide aldaketa: 9 baldintza pobreziarik gabeko mundu bat sortuko bada” Erakusketako komisario izan da.

Jardunaldiak: