Castillo José María

Teologoa

Castillo José María

JOSÉ MARÍA CASTILLO Espainiako Granada probintziako Puebla de Don Fadriquen jaio zen. 1929. urtean. Granadan bertan egin zituen bere oinarrizko eta tarteko ikasketak, hain zuen Federico García Lorca poeta eta teatrogile ezagunak bi urte aurretik bereak egin zituen Don Joaquín Alemánen Akademia berean. 1946. urtean Jesusen Konpainian sartu zen. Granadan bertan lizentziatu zen Teologian 1955. urtean. Handik bi urtera, 1957an, bigarren aldiz sartu zen Jesulagunen artean. Erroman burutu zituen bere ikasketak, Gregoriana Unibertsitatean, 1964an, Teologia Dogmatikako doktoregoa lortuaz. 1967tik Aurrera Teologia Dogmatikako irakasle titular izan zen Granadako Teologia Fakultatean. Irakasle gonbidatu izan da hainbat Unibertsitateetan: Comillasen (Madril), Gregorianan (Erroma), UCAn (El Salvador, Erdialdeko Amerika). 2011ko Maiatzaren 13an, Granadako Unibertsitateak Doktore Honoris Causa izendatu zuen. Hogei ta hamar liburutik gora argitaratuak ditu. . Batzuk azpimarratzearren: La Alternativa cristiana (Kristau Aldizkatzea), Salamanka 1975; Símbolos de libertad. Teología de los sacramentos (Askatasun sinboloak. Sakramentuen Teologia), Salamanca, 1980; Teología para comunidades (Elkarteentzat Teologia), Madril 1985; El Reinado de Dios (Jainkoaren Erreinua), Bilbo 1993; La Ética de Cristo (Kristoren Etika), Bilbo 2002; Dios y nuestra felicidad (Jainkoa eta gure zoriontasuna), Bilbo 2001; Espiritualidad para insatisfechos (Asegaitzentzako Espiritualitatea), Madril 2007; Víctimas del pecado (Bekatuaren biktimak), Madril 2008; La humanización de Dios. Ensayo de Cristología (Jainkoaren gizatiartzea. Kristologia saiakera), Madril 2009; La humanidad de Dios (Jainkoaren gizatasuna), Madril 2010. Hauetaz gain, 200 idazlanetik gora argitaratu du ikerketa eta dibulgazioaren esparrutan, zenbait espainiar, italiar, portugaldar, frantziar, alemaniar, etabar aldizkarietan.

Jardunaldiak: