Kontatuko digu, besteak beste, Latinoamerika eta Karibeko Elizak, Brasilgo Aparecida hirian berriki ospatu den Biltzarrean, bere misiolari izaera baieztatu duela, Jesusen askapen mezua iragartzeko konpromisoa onartuz; hori guztia nagusiki katolikoa izan eta gaitasunez beterik egon arren, pobrezian, desberdintasunean eta bazterketan bizi den kontinente batean.
Globalizazio garaietan Latinoamerikako Elizak erronka bat du: beste kontinenteekin elkarrizketan aritzea, izan ere migrazio-mugimenduek toki horietara eramaten baitituzte latinoamerikar asko, baita arazo berberak bizi direlako ere: lagun hurkoa nor den, biziaren zentzua eta gaur egungo gizarteak zer harrera egiten dion Jainko Erresumaren etorrerari eta bere justiziari.