04/12/2012

KRISI ETA ITXAROPENEZKO MUNDUA

KRISI ETA ITXAROPENEZKO MUNDUA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Oliveres Arcadi Oliveres Arcadi

Setiatzen gaituen krisi honek krisi anitz ditu bere golkoan: elikadurarena, komunikabideena, eraikuntzarena, finantzieroa, ingurugiroarena, demokraziarena, eta, baita, baloreena. Espekulazioak lehertu zuen krisi finantziero gisa, baina berehala azaleratu ziren gure garapen ereduak oinarri-oinarrian dituen arrisku elementuak eta gaitz sozialak.

Egin diren politika ekiboko guztiek, berdin hedapen zein kizkurtze alderakoek, krisia areagotzen ari dira, konpondu ordez, eta, batez ere, okerren posizionaturik aurkitzen diren pertsonentzat ondorio sozial ankerrak dakartzate, berdintasun eza areagotzen delarik une berean. Bestalde, berriz, izaten ari den erantzun soziala ere ez da gaurko egoeraren tamainara eta berezitasunetara egokitzen den horietakoa izaten ari.

Bizi dugun sistema eta garapen eredua bere osotasunean zalantzan jartzen dizkiguten mezu eta exijentzia garbiak aurpegiratzen dizkigu krisiak, geure erantzukizun pertsonal eta sozialen aurrez aurre jartzen gaituztelarik.

Epe motz eta ertainerako proposatzen ditugun neurriek gure egokitzapen ezari aurre egin nahi diete, krisia, horrela, aldaketa eta hobekuntza batetarako aukeratzat hartu eta erabiltzen jakin dezagun.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu