Ideia nagusi baten inguruan hitz egingo, elkarrizketa sustatuko eta marraztuko du, Forgesek, laguntza elektronikoaz baliatuz, Gogoa Foroak antolatutako ekitaldiko eszenategian: “umoreak agintea desarmatzen du eta bizitzen laguntzen digu”
Gizabanakoek eta gizarteak agintearekin, aurrez aurre, dituzten erlazioen isla izan nahi du bere hitzaldiak. Berdin da aginte hori kudeatzeko aukeratuak izan direnena, nola aginte hori mila eratara erabiltzeko beren buruak aukeratu dituztenena. Guk nola defendi ditzakegu geure buruak, geure bizitzetan, aginte horietatik, da gaia; eta nola umore horrek biluzik eta desarmaturik uzten dituen “hain serio” diren aginte horiek. Baina, baita, nola gure bizitza eramangarriagoa eta hobeagoa egiten den umore onaren laguntzari esker.
Hiru arma ditu herriak, Forgesek esatera: umorea, kultura, eta kemen kolektiboa. Ez omen du, hala dio, aholku hoberik jaso bere bizitzan: “asmo zuzeneko izan, eta asmatuko duzu”.