Mundu arabiarreko sistema autoritarioaren eraikuntza eta bere iraupen luzea (1950-2011) aztertu; errejimen arabiar zenbaiten suntsipena jadanik ekarri duen leherketa baketsuaren izateko arrazoi eta zirkunstantziak ikertu; eta, baita, trantsizio garai honetako arrisku eta erronkak detektatu nahi ditu mintzaldiak. Arabiar gazteen kemen eta duintasun sena, gizarte eta herri mobilizazioak izan duen izakera baketsua, eta irauli demokratiko hauetan emakumeek jokatu duten paperak lezio harrobi bihurtu dituzte mundu arabiarrean gertatu berri diren gertakizunak beste zenbait herri asaldatuentzat.