Conferencias

Tailerra: “BURUTAZIOAK URRUNDU EGITEN GAITU ELKARRENGANDIK. GAREN BATASUNA BIZITZEKO EZ DAGO ARRETA HAINAKORIK”

Tailerra:      “BURUTAZIOAK URRUNDU EGITEN GAITU ELKARRENGANDIK. GAREN BATASUNA BIZITZEKO EZ DAGO ARRETA HAINAKORIK”

Animatzaile: ENRIQUE MARTINEZ LOZANO
Iraupena:      Bi ordukoa, gutxi gora behera.
Eguna :          2015. Urria, 6a., asteartea.
Sarrera:     Libre eta doan.

                    Eserleku kopuru mugatua. Ezinbesteko da aldez aurretikako izen ematea, urriaren 3a  aurretik, posta elektroniko honetan:    info@forogogoa.org 

TAILERRAREN EDUKIA –  2015. URRIA. 06.
Hiru egitekotan banatutako dinamika: Azalpena, elkarrizketa eta meditazio iharduna.

“Errealitatea Ez-duala da, hots, ez du zatiketarik ezagutzen bere baitan” (Gilbert Schultz)

Jakituriaren, askatasunaren eta zoriontasunaren giltzarria ondoko galdera honi erantzun zuzena ematean dago: Zer da ohizkoa gugan: adimenean hala kontzientzian bizi gara, burutazio eta pentsamenduetan hala arretan?

Mendebaldeak egin duen hutsegiterik handienetakoa hor dago: kontzientzia alde batera utzi eta adimena absolutu bihurtu du. Errealitatea ezin ulertura eraman gaitu horrek, esparru guztietan nahasketa eta sufrimendua barreiatu delarik ondorioz.

Labirinto murriztaile eta, azken finean, nihilista horretatik ezingo da alde egin, harik eta berari dagokion erdigunean kokatzen ez dugun berriro ere kontzientzia. Hortik doa, postmodernitateak dakarren ondorio agian iraultzaileena: ez-dualitatearen iraultza.

Eredu ez-dual horrek eramaten gaitu adimena gainditu eta jakiturian sartzera.

Tresna preziatu bezala erabiltzen dugu burua , baina bizi, garenaren arretan edo kontzientzian bizi gara.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.