08/04/2014

ZER ESPERO DAITEKE AZKENEKOENGANDIK? BEGIRADA EBANJELIKO BAT

ZER ESPERO DAITEKE AZKENEKOENGANDIK? BEGIRADA EBANJELIKO BAT
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Escudero Freire Carlos Escudero Freire Carlos

Ebanjelioaren unibertsoan nortzuk dira “azkenekoak”, eta zer da eskaintzen digutena? Hasteko, ezerez batzuk dira agintedunen munduan, nahiz eta Erreinuko partaide izan ba diren. Mariaren kasua da. Jainkoagan sinestun eta “zoriontsu” bezala agurtua Isabelen partetik, –Lukasen Ebanjelioko zoriontasunetan lehena- bere ezereza aldarrikatzen du “Magnificat”en. Jende apala Jainkoaren kutuna ere ba da.

Jesusek birgaitu dituen gaixo mota guztiek, “lepradunak” bereziki, beren atxikimendua agertzen diote. “Mespretxatuak, marjinatuak eta zapalduak” bere ikasle bihurtzen dira: a) artzainak Jesusen jaiotzakoan b) samaritarrak, judutarren partetik hain mespretxatuak d) emakume sail handi bat hartu, barkatu eta birgaitzen du: Hamabien mailara egokitzen ditu eta beraiek, ikasle gisa, jarraitu egiten diote.

Klase menderatzaileek baztertzen dituztenak:: bi seme-alaben parabola eta Jesusek apaiz nagusien eta senatarien aurka izan zuen exijentzia gogorra. Zaqueo, Jesus ikusi nahi izan zuen zerga biltzailearena. Lukasek zerga biltzaileen buru eta pertsona aberats bezala aurkezten du. Moisesen legetik aparte bizi da, bekatari publiko eta fedegabe bat bezala. Jesusek bere etxean ostatu hartu izana ekimen ausart, desafiozko eta iraultzailetzat jotzen da.

Zeintzuk diren gure garai hauetako “azkeneko horiek” deskubritzen lagundu nahi digu hizlariak, Jesusen ikasle gisa bere lanari jarraipena eman diezaiogun. Mistizismo faltsu guztiak alde batera utzi ditzagun. Nazioen juizioaren parabola: Gose nintzan eta jaten eman zenidaten, eta edaten”… Edo Jesusen Testamentua: “Maita ezazue elkar nik maite izan zaituztedan haina. Horretan antzemango dizuete nire jarraitzaile zareten ala ez”. Gure espiritualitateak hortik jo behar du. Solidaritateak eta zerbitzuak ezinbesteko izaten jarraitzen dute, gaur baita.