Mundu mailan kokatzen dituzte gaur nazioez gaindiko aginte sareek bai ekonomia eta bai eguneroko kulturaren gai nagusiak. Ez da ahaztu behar, ordea, herrialdeen, bere instituzio eta erregimenen ibilbideak guztiz desberdinak direla. Nazioez gaindiko aginte hori orekatzea lortzen ez badute ere, erresistentzi gogorrak daude, nahiz eta sakabanatuak egon, indibidualismo erradikal horretan preso ez gelditzearren. Horregatik, bestearekiko, desberdinekiko, gizon edo emakumearekiko, harremanetan anaitasunez jokatzea interes biziko da gizakiaren osasunerako eta bere heldutasun libre batetarako. Mundu globalaren testuinguruaren barruan Europan gaur bertan gertatzen ari denarekin elkarrizketa bat izatearren, Latinoamerikako kristau munduan emandako bizitzaren eta politikaren zentzuen elkar gurutzatzeen esperientzien balantze bat eskainiko du Rolando Amesek.