Arabiar-islamiar herrialdeetako prozesu politikoak eta gizarte aldaketak dira bere ikasketen eremu nagusia eta herrialde horietan hainbat ikerketa burutu du. Nazioarteko ikuskatzaile gisa parte hartu du Aljeria, Palestina, Egipto eta Irango hauteskunde-prozesuetan. Halaber, ikerketa-bide bat ireki du Espainiako inmigrazioaren alderdi musulmanari buruz. Eremu horren barrenean Parisko Sorbona Unibertsitateak koordinatzen duen Network On Caomparative Research On Islam and Muslims In Europe erakundearen kide fundatzailea da.