06/10/2014

Palestina, gazaren aurkako erasoaren ondoren

Palestina, gazaren aurkako erasoaren ondoren
  • Ordua: 19:30etan.
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Aranguren Teresa Aranguren Teresa

Israelgo gudarosteak uda honetan Gazan egin duen sarraskia Hamasek Israelgo lurraldearen aurka jaurtitako koheteei emandako erantzun bezala aurkeztu nahi izan da. Israeldarren propagandaren ohizko teknika da bere erasoak defentsa operazio bezala aurkezte hori. Eta funtzionatzen du, oihartzuna izaten daki, ez bakarrik diplomaziaren munduan, mendebaldeko komunikabide handien artean ere bai. Sarraski hau ez da baina salbuespen bat izan. Halako asko izan da, 2012, 2008, 2006, 2002, 1996, 1982… urteetan, Hamas sortu baino askoz lehenago ere bai, beraz. Eta gehiago ere izango dira, baldin eta legea betearaztearen aldeko ekimenak hartzen ez badira, erabakimenez eta azkar. Hau da, Nazio Batuen eta nazio arteko zuzenbidearen ebazpenak betearazten ez bazaizkio Israeli. Alde bat eta bestearen arteko distantziakidetasun delakoa faltsua da, okupatzailearen eta bere zigorgabetasunaren aldeko jarduera da.
Hitzak ez dira beti gertatzen den guztia kontatzeko erabiltzen, ezkutatzeko ere erabiltzen dira. Palestinaren kasuan, isiltasunekin, erdizkako egiekin, eta gezur borobilekin ehundutako sare batek ez digu drama honen egiazko tamaina, okupazioaren eguneroko ankerkeria eta mende erdi luze batez herri bat jasaten ari den espoliazioaren berri izaten uzten. Errealitatea burugogorra da, baina, eta ez da izendatzen ez dugulako desagertzen. Eta hor jarraitzen du, herri palestinarrak jarraitzen den moduan…

Word formatoan elkarrizketa deskargatu