Conferencias

PALESTINA: ASKATASUNAREN OIHUA. Azterketa historiko eta geopolitikoa

Duela ia 60 urtetatik borroka odoltsu bat zabaltzen da Ekialde Hurbilean, aurrez aurre daude, bereziki, israeldarrak eta palestinarrak. Israel Estatua 1948 sortu zen Palestinako Lurraldeetako %58a hartuz. Hartutako lur eremua gero eta zabalagoa egin da urteen poderioz %78ra iristeraino. Eta 1967ko gudaren ondoren, Israelek Palestina historikotik geratzen zen gainerako lurraldea ere, %22 hori alegia, okupatu du. Eskuratutako lurralde horietan Israelek 170 asentamenduen sorrera bultzatu du, 400.000 judu baino gehiagoren bidez.

Egoera horrek, nazioarteko legeria urratzeaz gain, faktore erabakigarri bat da gudaren iraupenerako. Nazioarteko Komunitateak okupazioari bukaera emateko eta Israelen ondoan Estatu Palestinar bat sortzeko laguntza ematen ez badu, egoera okertzeko joera lazgarri baten aurrean aurkituko gara, iritziak erradikalizatuko dira, eta indarkeriaren zikloak ez du amaierarik izanen.

Bi herriak adiskidetzeko aurrebaldintzak sorrarazi behar dira, 1991n Madrilen ospatu zen Konferentziak eta 1993an Oslon sinatutako Akordioek proposatzen dituzten oinarrietatik abiatuak; bi hitzetan: bakea, lurraldeen truke. Beste edozein konponketak –garaipenik gabeko gerrak, okupazio iraunkorra, Herri Palestinarra hesi batez inguratzea, eta mendeku odolustuak- arazoak handitzera baino ez du eramaten eta Munduko bakerako mehatxu bihurtzen da.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.