Conferencias

Espainia Europako demokrazien krisian. Ezintasuna politikoa eta autoritarismo postdemokratikoa

Neoliberalismoa jaun eta jabe da, munduan anabasa da nagusi Trumpen ondorioz, Brexitak Europa hautsi du, munduan 25 gatazka armatu daude pizturik, emigrante eta errefuxiatuen drama gero eta handiagoa da, eta beste krisi bat dugu ate-joka, krisi ekonomiko, finantzario, sozial eta ingurumenekoa. Aldi berean, badirudi gobernaezina dela Espainia, Espainiako jarduneko lehendakaria eta parlamentuko talde handien buruzagiak ez direlako gauza problema larriak konpontzeko akordioak egiteko.

Hauteskunde orokorrak izanen ditugu berriz –laugarrenak lau urteko epean–, eta hautesleak nekatuak daude, haserre eta desilusionaturik, eta beren buruari galdetzen diote zertarako balio duen botoak, ez baitiete oraindik argi azaldu zergatik egin duen porrot azken legegintzaldiak. Desparekotasun arrakala handia eta elkartasuna eta dibertsitatea zaintzen dituen bizikidetza-esparru bat erabaki beharra kezka-iturri bihurtu dira herritarrentzat. Ezkerreko sektoreak kezkatuak daude: nazio asko nazio honetarako proiektu berririk ez dago errealitate zailari eta problemei konponbide politikoen bidez aurre egiteko, alde batera utzita, baliabide gisara, justizia-auzitegiak eta askatasunen murrizketa. Nola atera ataka zail honetatik. Hori da koska.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.