02/06/2005

EMAKUMEAK, LANAK ETA BIZITZAREN JASANGARRITASUNA. Ekonomiaren ikuspegi feminista

EMAKUMEAK, LANAK ETA BIZITZAREN  JASANGARRITASUNA. Ekonomiaren ikuspegi feminista
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Carrasco Cristina Carrasco Cristina

“Emakumeak, lanak eta bizitzaren jasangarritasuna. Ekonomiaren ikuspegi feminista”.
Betidanik ekonomia izadiarekiko sistema itxi bat bezala agertu da, azterketarako muga estuak dituena: azterketa ekonomikoaren eremua merkataritza-mundu publikoa izan da, non lana eta lanpostua sinonimo gisa aurkezten baitira. Horren ondorioz, ekonomiak, zientzia den heinean, bizitza ekonomikoari muga artifizial eta faltsu batzuk jarri dizkio, merkatutik kanpo egiten diren ekimenak kontuan hartu gabe; horien artean aipagarriena –edukiagatik eta erabiltzen diren orduengatik- emakumeek etxean egiten duten ordainsaririk gabeko lana da. Lan hori, ikusezina baina behar-beharrezkoa merkatuak funtzionatu ahal izateko, funtsezkoa da bizitzak humanitatezko baldintzetan garatu ahal izateko.

Ekonomiaren proposamen feminista batek herritar guztien bizimoduak planteatzen ditu helburu bezala (sexuaren eta adinaren araberako bazterketarik gabea); horretarako ezinbestekoa da helburu hori lortzeko parte hartzen duten ekimen guztiak aztertzea eta, aipatu dugun bezala, etxeetan egiten den ordainsaririk gabeko lana inportanteenetako bat bezala kontuan hartzea.