Conferencias

EMAKUMEAK XXI, GIZALDIAN: FEMINISMOA, KRISTAUTASUNA ETA GIZARTE ERALDAKETA

Nor diren, zer nahi duten, zer eman dezaketen justizi gizakoiago eta unibertsalago baten alde: guzti horretaz galdezka jarraitzen dute emakumeek XXI. mendean. Eguneroko lanarekin eta borroka erreibindikatiboekin batera, ahazten ez badituzte ere beste batzuek emandako erantzunak, erantzun propioak ematen saiatzeko ordua ere iritsi zaiela, pentsatzen dute. Eta justiziazko eta askatasunezko gizarte berria eraikitzearren, gizonak eta emakumeak elkarrekin topo egiten eta beren arteko harreman berriak sortzen lagun ditzaketen zubiak eraikitzen saiatzen dira.
Hitzaldi honetan proposatzen diren hausnarketak bizitzaren alde borrokan diharduten Guatemalako emakumeen alboan erneak dira. Talde lanak, militantziak eta hausnarketak esnatu zieten emakume izatearen kontzientzi sakona. Bila diharduten emakumeak dira, begirada propio baten jabe direnak, “seroratasuna” sortzeko ahalegin betean, elkarri konpainia eginaz, dihardutenak. Aukera erradikalen eta adiskidetze borondatearen jabe diren emakumeak dira, eta beren bizitzaren euskarri diren sinestun eta feminista sentitzen dira, “Asaldapen partekatu alaitsua”k laburbiltzen du gizatasun berri baten ikur den emakume berri hau.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.