Conferencias

MUGA TEKNOZIENTIFIKO BERRIAK. Desafio etiko eta teologikoak

Konbergentzia teknologikoa eta teknologia berrien azelerazioa gure bizitzak eraldatzen ari dira, smartphone eta gauzen internetetik hasi eta biologia sintetikoaren metodo eta aukera berriekin buka. Adimen artifizialaren, nano-teknologiaren eta bioingeniaritzaren garapenak etorkizuneko helburuez gogoeta egitera garamatza, ernamuin gisara bederen presente daudelako jadanik gure gizartean.

Erronka garrantzitsuenetako bat horrek denak gizakiarengan eta haren etorkizunean duen eraginari buruzkoa da. Ikusten hasiak garen agertokiak askotarikoak dira, eta, kasu batzuetan, lehiatuak. Ezin dugu jakin haietako zein gauzatuko den, baina ezinbestekoa da horiek kontuan hartzea eta planteatzen dituzten erronka sakonez hausnartzea. Horren guztiaren ondorioz, arazo larriak sortzen dira etikan eta teologian, eta ez da erraza izanen horiei behar bezala erantzutea. Hitzaldia egoera berri horri argi ematen saiatuko da.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.