Nazioarteak, orain hamabost urte jadanik, Milurteko Garapenaren Helburuak erdiesteko finkatu zuen 2015eko data sinbolikoaren aurrean jartzen gaitu hasi berria den 2014 urteak. Nola nahi, 2013a itxaropen gutxiko albisteekin amaitu dugu Giza Eskubideen eta Berdintasunaren esparrutan, bai hemen, gure artean, bai gure mugetatik kanpo.
Garapenerako Kooperazioa eztabaida gogor batetan sartu da aktore berriak agertu direnez: Lurralde berriak eta Enpresa emaileak; eta, baita, kultura neokapitalista bat nagusitu delako. Pobreziari aurre egiteko ekintza sozioekonomikoak finkatzeko orduan enpresa handia, garapen ekonomikoa eta merkatua altxatzen dira, hiru zutabe nagusi gisa, Pobrezia kudeatu eta errentagarri egiteko orduan, merkatuaren irizpide direnei jarraitzen zaie: mozkinei, errentagarritasunari eta inbertsioaren itzulkinei.
Nazioarteko eztabaidaren ardatza, itxura batez, hau da: orain artean laguntza politika bezala ulertu dena garapen orokorraren aldeko politika izatera eraman. Esan nahi berdina ote du, ordea, garapen hitzak Nazio Batuen Garapenaren Aldeko Programaren edo Banku Mundialaren edo Microsofteko Presidentearen ahotan? Bat etortzen ote dira FAOko Elikagaien Segurtasun Komitearen akordioak edo Elikagaien esparruko multinazionalak diren Monsanto eta Nestle enpresek gosearen aurka egiteko proposatzen dituztenak?
Koherentzi bat behar dute izan politika publikoek, eta legitimatuak behar dute parte hartze eta konpromisoekin. Guzti horregatik, gaur bizi dugun pribatizazioaren, merkantilizazioaren eta kontraerreforma estrukturalaren marko honetan, inoiz baino beharrezkoagoak dira GGKEren eta Mugimendu Sozialen arteko aliantzak.