23/11/2011

M-15REN ESAN NAHIA

M-15REN ESAN NAHIA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Taibo Carlos Taibo Carlos

Maiatzaren 15eko mugimenduaren garaipena esplikatzeko orduan, 2011ko udaberriak berarekin izan zituen hainbat zirkunstantzi izan behar da gogoan: krisi orokorra, unibertsitateetako problemak, arabiar errebolten oihartzuna, triste baino tristeago gertatu ziren hauteskunde batzuen ospakizuna edo, haratago ez joatearren, gizarte-mugimendu alternatiboen urteetako lana.
Mugimendu jaio berriak bihotz bikoitza zuela erakutsi zuen bere hastapenetan: aipatutako gizarte-mugimenduek taxutua, eta gazte asaldatuen inguruan gorpuztua bestetik. Bihotz bikoitz horiek ukaezinezko bizi berri bat ezagutu dute azken hilabeteetan, herritartasunkeriazale zen diskurtso bati egunetik egunera kapitalismoaren aurkagoko izan den beste diskurtso batek gaina hartu dionaren heinean sarri.
Agintearen eskutik hainbat jazarpen nozitu dituen mugimendu honek, zenbait problema astun ere bizi du, ordea, bere baitan, hala nola bere presentzia urria lanaren munduan edo bere aktibitate eskasa nekazarienean. Hala eta guztiz, etorkizun ezezagunetara irekitzen gaituen asanblada eta auto-kudeaketa esperientzi berri bat bezala agertzen ari da gure artean.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu