12/03/2002

EMAKUMEAK KRISTAU ELIZETAN: BAZTERKETATIK BARNEAN SARTZERAKO BIDEA

EMAKUMEAK KRISTAU ELIZETAN: BAZTERKETATIK BARNEAN SARTZERAKO BIDEA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:De Vallescar Diana De Vallescar Diana

Gaiak Kristau Elizetan ematen den “emakumeen bazterketa” eta honekin lotua dagoen “bere barneratzearen helmuga” aztertzen du. Izan ere, Lehen eta Hirugarren munduko emakumeek pairatzen dituzten bazterketa ugariak eta baztertze horiek sortarazi, mantendu eta indartzen dituzten mekanismoak deskubritu eta deuseztatzen ditugun neurrian, berdintasunerako bidea korritzen ari gara.
Lan eta erronka hori guztion -emakume zein gizonen- esku dago, baina, arrazoi asko direla medio, guztiok ez gaude egoera horretaz jabetzeko baldintzetan. Eta soilik zerbait ikustera iristen bagara -hauxe baita aldatzeko lehenengo baldintza- has gaitezke zalantzak planteatzen, galderak egiten eta elkarrekin hainbat aldaketa gauzatzen.
Postmodernitateak, bere azterketa soziokulturalen bidez erakutsi duen bezala, arazo honen muina konprenitzeko beharrezkoa da ikusmira eta planteamendu diferenteak aztertzea, ikuspegi diakroniko eta sinkroniko baten bidez. Modu horretaz emakumearen bazterketa artikulatu eta bideratu zuten sare eta jokaerak argitu ahal izateko eta adimen eta jarduera praktiko mailan praktika horiek desegiten joateko, gure tradizioen egiazko pisua ahaztu gabe; horrela, piskanaka-piskanaka gizarte eta Eliza integratzaileak eraikiko ditugu.
Bukatzeko, emakumeak gure Elizetan integratzeko helmuga, ez daiteke modu isolatuaz planteatu, baizik eta gure gizarte eta kulturetako gizon-emakumeek eratzen dituzten eguneroko harremanen testuinguruan. Izan ere, gure Elizak sare historiko eta soziokultural horretan murgiltzen baitira. Baina, halaber, emakumeen bazterketaren arazoa konpartitzen dute. Haatik, onartu behar da gure Elizaren eta gizarteen artean tarte zabala irekitzen ari dela, azken horiek arazoa onartzeko, planteatzeko eta irtenbidea emateko duten moduei dagokienez.