24/02/2011

LAIKOTASUNA, DEMOKRAZIA ETA ERLIJIOA

LAIKOTASUNA, DEMOKRAZIA ETA ERLIJIOA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Díaz-Salazar Rafael Díaz-Salazar Rafael

Globalizazioaren bilakaerak begien bistara ekarri du erlijioen indar sozial, kultural eta politiko nabarmena. Ez da nolanahiko papera demokrazi aurreratuetan indar hauek jokatzen dutena. Bi eratara jartzen da agerian erlijioak eta eliz erakundeek duten eragina. Batzutan ―hala nola Estatu Batuetan, Italian eta Espainian- integrismo zaharren inplikazioa duten politikoen oinordeko den fundamentalismo etiko-erlijiosoaren itxura hartzen dute. Beste batzutan, gizartea eraldatze aldeko erlijio inspirazioko joera eta politikoki aktibo izango den hiritargoa sortzeko eta demokrazia sakontzeko joerak elkarrekin lotzen ditu. Porto Alegre Munduko Foru Sozialean biltzen diren kristautasun laiko eta errepublikazale den eta beste era batetako globalizazioaren aldeko mugimenduekin lotzen den erradikaltasun sozial erlijioso berri bat bihurtzen da horrela.
Ezkon ote daitezke bata bestearekin demokrazia laikoa eta erlijio publikoa? Sortu ote daiteke sinergiarik bataren eta bestearen artean, ala nahitaez erlijioaren pribatizazioa eta erlijio hori bizitza publikotik at uzteko politikak sustatu behar dira? Hainbat eta hainbat inplikazio politiko duen sakoneko problema baten adierazle diren galdera hauek bizi-bizirik daude, oraintxe bertan, Europa eta Amerikako hainbat eztabaida politiko eta kulturalen erdian.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu