13/11/2013

BANKUEN SEKTOREAREN PORROTA. BANKU PUBLIKOAK HERRITARRENTZAT

BANKUEN SEKTOREAREN PORROTA. BANKU PUBLIKOAK  HERRITARRENTZAT
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Sánchez Mato Carlos Sánchez Mato Carlos

Gure herrialdean Aurrezki Kutxek ordezkaturik agertzen zitzaigun finantza sektore publikoaren porrota ezagutu dugu azkenaldi honetan. Zur eta lur utzi gaitu gertatu denak, herritar bezala aktibatu bagaitu ere.

Entitate enblematiko, Nafarroako garapenaren eragile, nafar guztion ondasun eta Nafarroako Gobernuak kudeatua izan den Nafarroako Aurrezki Kutxa-CAN izan da, besteak beste, desagertu dena, porrotak eraman ez zezan beste erakunde batek irentsi duelarik.

Bankuen sektorea diru publikoaren zale da, ez luke jakingo hori gabe bizirik irauten eta orain aldiko krisian ere Estatua izan da, egiaz, agertu diren problema guztiak bideratu dizkion mezenasa.

Ongizatearen estatua madarikatua izan da diru publiko gehiegi gastatzen duela eta. Ez da berdin izan bankuen sektoreaz aritzerakoan. Hor beharrezko den ditu guztia jartzen da, onbideratu eta, ondoren, sektore beraren eskuetara itzultzen da, publiko denak okerrago funtzionatzen duela gezurkiro gaineratuz.

Guzti honetaz hitz egingo du Carlos Sanchez Matok, modu ordenatuan, gidoi honi jarraiki:

1) Nolatan iritsi gara gaurko egoerara?
2) Bankuen krisia konpontzeko eraman diren ekintza instituzionalen kritika
3) Bankuen sektorearen erradiografia eta gaur gaurko diagnosia
4) Banku Publikoak eta inplementatu diren soluzioen proposapen aldizkakoa.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu