22/01/2015

Hautetsien eta herritarren, gizon eta emakumeen, EZINBESTEKO KULTUR POLITIKOA.

Hautetsien eta herritarren, gizon eta emakumeen, EZINBESTEKO KULTUR POLITIKOA.
  • Ordua: 19:30etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Morán Mari Luz Morán Mari Luz

Hogei eta hamar urtetik gora dira, espainiarren kultur politikoak analizatzeko orduan, kontakizun baikorrak egin ohi izan direla honako baieztapen hauetan oinarrituta: trantsizio politikoa arrakastatsua izan zen; gure erakunde demokratikoak sendoak eta egonkorrak ziren; gure artean zabaldu diren jarrera eta balioak gure inguruko herrialde europarretakoak ziren funtsean. Hau nahikoa ez eta, itxaropentsu ikusten zen, lau hamarkadetan bizitako diktaduraren ondorio zuzen gisa, espainiarron artean sortutako lotura hiritarrak eta gure hiritar izaera bera ulertzeko erabiltzen genuen moduaren berezitasun txiki haiek desagertzen joango zirela, sozializazio politikoaren eta esparru publiko demokratikoaren inplikazio prozesuek aurrera egin hala.
Azken urteetako hainbat diagnostiko, ordea, trantsizioaren mugak eta hainbat problema nagusi gaitz osatu izana azpimarratze aldera erortzen ari da. Oraindik ere gainean dugun krisi ekonomikoaren leherketak bizitza demokratikoaren kultur oinarriak berak ukitzen dituen krisi instituzional sakona azkartu du. Hiritar loturen ahultze batez hitz egiteraino ekarri gaitu, gutxi gehiago.
Testuinguru honetan kultur politikoaren hariari berriro heltzea garrantzizko gerta daiteke, nabarmen. Hiritarren –baina ez gutxiago elite politikoen eta erakunde demokratikoen- kultur politikoez hitz egitea lagungarri izan dakiguke bai krisi honen zenbait berezitasun, bai, ez gutxiago, benetako birsorkuntza demokratikorantz apuntatzen duten zenbait erresistentziarako eta eraldaketarako proposapen ulertzeko orduan.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu