Conferencias

HEZKUNTZA GAUR: EKITATEAREN, KALITATEAREN ETA ANIZTASUNAREN ERRONKAK

Giza garapenaren giltzarri da hezkuntza; zibilizatze prozesuari berari dagokio; erabakiorra da giza banakoarentzat eta giza komunitatearentzat baldintza onenak sortzeko orduan; eta, orobat, gizartearen beraren eraldatzaileetako bat da.

Bidebatez, bazterketaren aurka borroka egiteko orduan ez ezerk ez inork egin du eta egin dezake hezkuntzak baino gehiago. Ezagutza, zientzia, ikerketa, berrikuntza, garapena, guzti horiek munduko pobreziaren eta miseriaren aurka borrokatzen eta lanbide-gaitasuna eta ongizatea sortzen duten kulturaren eta hezkuntzaren adierazpide dira. Norbanakoari errespeturik handiena gorde behar bazaio ere, ez da indibidualismo berekoi hutsarekin parekatu behar. Dimentsio soziala du, beraz, eta ondasun publiko bat da, izan.

Horregatik, ekitateak aukera berdinak izatea esan nahi du, baina baita, orobat, eskubide berberen aitorpena denei egitea, esparru singular eta desberdin baten barruan gauzatuko badira ere. Guzti honegatik, hezkuntzak kulturen artekoa izan behar du, inklusiboa eta herritar ororengana, gizon nahiz emakume, iristen dena. Horrela bakarrik iritsiko da, ekitatean eta aniztasunean oinarriturik, eta ez “emaitzismo” huts batean, kalitatezko izatera. Bizi dugun mundu konplexu eta zail honetan, krisiari aurre egiteko bidea hori da: aberasgarri eta aukera emaile izatera aniztasunez irekitzen den ekitatea duen kalitatezko hezkuntza. Ez da ez politika sozial, ez politika ekonomiko hoberik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.