Conferencias

KRISTAUTASUNAK EZTABAIDAN. ITUN BERRIKO KANONAREN JATORRIA

Kristautasunaren jatorria gaur egungo gogoeta-gai inportanteenetako bat da; horren lekuko dira dagoeneko best-seller bihurtu diren liburu eta pelikula andana. Liburu batzuek, zehaztasun historikoari erreparatu gabe, probetxu ateratzen diote iritzi publikoan gai honi buruz dagoen ezagutza faltari, baina, halaber, Elizak bere jatorriari buruz eskaintzen duen ikuspegi ofizialaren egiazkotasunaren gaineko susmoaren neurria agertzen dute.
Gaiak ondorio sozial eta eklesial nabarmenak ditu. Iraganari begiratzen diogunean, orainean ditugun kezkak eta ikuspegiak proiektatzen ditugu eta, kristautasunaren sorrera-prozesua nola berrikusten den arabera, kristau-fedea historiaren aldaketei irekiko da, gotorleku itxi bat bezala ulertuko da, edo mugimendu integratzaile gisa hartuko dugu. Gaur egungo ikerkuntzek agerrarazi dute jatorrizko kristautasuna oso anitza izan zela eta hasierako protro-ortodoxiaren sorrera-prozesu konplexu baten ondorioz gauzatu zela, non gizarte-faktore desberdinek mota guztietako eragina erakutsi zuten.
Kristautasunaren azterketak, gaur egun, ezin diezaioke muzin egin literatura apokrifoari; orain, gainera, argitalpen eskuragarri eta kalitate onekoak ditugu. Oso literatura zabala eta anitza da, interpretazio-arazoak ematen dituena, idazki kanonikoetan agertzen direnez gain Jesusi buruzko beste tradizioak bil ditzakeena; baina, batez ere, literatura apokrifoak jatorrizko kristautasunari buruz dugun ikuspegia zabaltzen eta aberasten du.
Kristautasuna judaismotik bereizitako talde soziologiko eta teologiko gisa sortzeko prozesuan, Biblia hebrearretik aparte liburu-santu multzo propio bat sortu izana, urrats erabakigarri bat izan zen. Nolakoa izan zen prozesu hori? Zer esanahia izan zuen? Zer arazoak planteatzen ditu liburu santuen kanona itxi izanak?

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.