06/05/2010

JUSTIZIA ALA MENDEKUA?

JUSTIZIA ALA MENDEKUA?
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Biurrun Garbiñe Biurrun Garbiñe

Garrantzizko interes pertsonal eta kolektiboak kaltetuz izandako jarduerei emandako erantzuna aldatzen joan da, kondairan zehar: hasi Talionen legearekin eta justizi penal egokia garatzeraino ekarri duen bidea luze bezain ankerra ibili dugu.
Eztabaida guztietatik kanpo dago gaur eredu bermatu batek zuzendutako, eta helburu prebentibo eta birsozializatzailea izango lukeen, arrazoizko Eskubide Penal moderno batek izateko arrazoi osoa duela.
Hori horrela izanik ere, berebiziko garrantzia duten gertakizun zenbait medio, eredu penal bermatu hau krisian aurkitzen da. Zenbait faktorek osatutako fenomeno berri baten atarian gaude, egon. Eta honek, zenbait lege aldaketa sakon medio, Eskubide Penal honen garrantzizko eraldaketa dakar. Zigorren izateko arrazoiari buruzko eztabaida ere hor dago. Zigorra ordainketa hutsera mugatzen duten irizpideetara hurbiltzen duen zenbait ahots entzuten hasiak gaude, emergentziazko logikara ekarriz, eta, ondorioz, gaizkilea etsaitzat hartu, eta, horrela, pertsonen esparrutik at utziz.
Bitartekaritza formula zenbait medio, gatazkaren konponbidean gaizkileek beraiek izan dezaketen parte hartzeaz ere hitz egin behar da. Guztiz premiazko da, gaur bertan, honetaz hizketan hastea.
Etorkizuna argitu nahi izan ezkero, oso lagungarri gerta dakiguke Eskubide Penalak jadanik egin duen bideari eta eztabaida honi bide eman diezaieketen faktoreei erreparatzea. Guztiz baliagarri gerta daiteke, horretarako, zenbait galderari buruz hausnarketan jartzea: Zer da delitua? Zein da erantzukizuna eta nola esijitu behar da? Justizi penala: delituen eta zigorren tipifikazioa, prozedura garantiak. Zigorrak: zein zigor, zigorren helburuak, bereziki askatasuna kentzen duten zigorrenak. Justizi penalaren etorkizuna: adin txikikoen erantzukizun penala, bitartekaritza.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu