Conferencias

ITXAROPENA KRISI GARAIAN

Hiru galdera utzi zizkigun Kantek existentziaren inguruan eginak: “Zer da nik ezagutu dezakedana? Zer da egin beharko nukeena? Zer da itxaron daitekeena?” Eta Vaclav Havel, Txekiako presidente aipatua, izan zen beste hura esan zuena: Itxaropena ez da zerbait ondo aterako denaren konbentzimendua; nolanahi ateratzen dela ere, denak zentzu bat duenaren ziurtasuna baizik.”

Kristau itxaropenak Jainkoa, eta ez beste inor, du bere helburu. Erlijioak ikertzean, sintesi honetara iristen da bat: •Jainkoa errealitatearen eta gure geure sakonenean aurkitzen den transzendentziarik erabatekoenaren presentzia da; eta presentziak uneoro ezagutzera ematea eta komunikatzen aritzea esan nahi du.

Ukatzen dutenen Jainkoaren eta kristauok sinesten dugun Jainkoaren esan nahiak ez datoz bat. Heidegerek dio “ ez dela bere presentziaren aztarnarik falta sufritzen dutenen artean”. Itxaropena da gure bizitza albiste oneko, pozezko eta esker oneko zeruertz hedatuago batetan txertatzen duena.

Ernest Blochek esana da: “Burutzen ez den itxaropena haizeak eramaten du”. Itxaropen ariketak nondik nora eraman jakiteko hona pista batzuk: Gure nahien mugetatik haratago dagoen zerbaiten esperoan jarri gaitezen. Gizartean dauden bizi kimu guztiei so egiten jakin dezagun. Konpartitzen jakin dezagun, “emanaz bakarrik berreskuratzen baita itxaropena” (Peguy). Pazientziaren bertutea landu dezagun, ez baita itxaropen bide hoberik momentu bereziki gogorretarako. Jainkoarekin erlazionatzen jakin dezagun, otoitzean eta bizitzan.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.