13/03/2017

ISLAM-MENDEBALDEA: estereotipoak atzean utziz

ISLAM-MENDEBALDEA: estereotipoak atzean utziz

Geroz eta soslai istilutsuagoa azpimarratzearen aukera egin duen ikusmira ari da nagusitzen, batez ere Irailaren 11ko gertakizun tragikoen ondoren, Islamaren eta Mendebaldearen arteko harreman konplexuen historiari buruz. Esango litzateke, Samuel P. Hutingtonek 1993an proposatutako “Zibilizazioen arteko talka” ereduaren postulatuei jarraiki, zibilizazio biak txoke egitera daraman bidean murgilduak aurkitzen direla. Eta hortik dator “terrorearen aurkako gerrak” batetik, eta terrorismo yihadista onartezinak bestetik osatzen duten eskenategia.

Zibilizazioak agenda bakarra luketen aktore homegeneotzat hartzen dituen, eta “alde ala aurka”egotera behartzen gaituen panorama ezartzen digun ikusmira erredukzionistari aurre egin behar zaio. Analisiaren eta ekintzen fokoa zabaldu beharra dago horretarako. Bi aldeetara pilatzen joan diren estereotipoak identifikatu behar dira, eta, horrela, bai balioen esparruan, bai printzipioenean eta, baita, interesenean ere, galtzen joan diren elementu amankomunen elkarrekiko begirada berreskuratu behar dugu. Kolonizazioaren eta bere gizarteen beharrekiko hain begiramen gutxi izan duten erregimen politikoekin Mendebaldetik gaur arte izaniko harremanen historia errebisatu beharrean gaude, baita. Gisa honetako ariketa batek arabiar-musulmanen mundua arukitzen den egoera ezkorrean Mendebaldeak duen erantzukizun partekatua onartzera eramango gaitu, halabeharrez.

Egunotan bizi ditugun zenbait eskenategi korapilotsuetara – Siriara, Yemenera, Palestinara, Irakera edo Afganistanera- begirada bat bota besterik ez dago beste era bateko bitartekoak eta adore handiko ahaleginak esijitzen zituzten problemei aukera militaristak eta epe motzekoak aplikatu izanak ekarri dituzten ondorio kaltegarriez jabetzeko. Terrorismo yihadistaren mehatsua neurriz kanpo azpimarratzearen eta herrialde horietan beren eskubideak modu sistematikoan ukatuak ikusten dituztenen ongizatea eta seguritatea kontutan hartzen ez duen statu quoaren aldeko apustu interesatuak izan dira aukera horiek.

Mundu globalizatuak eta bere 1.600 miloi sinestunek eskatzen dutenari aktiboki erantzun nahi badio Islamak indarkeria terrorista aitzakiarik gabe kondenatu behar du. Mendebaldeak, ordea, bere aldetik, jakin behar du beste gauza guztien gainetik bere segurtasun energetikoa garantizatuko lukeen estabilitatea inposatzeko pretensioak aspaldi galdu zutela bere izateko arrazoia.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu