Conferencias

IRAILAREN 11a, NAZIOARTEKO TESTUINGURUA, HIRITARTASUN GLOBALA

James Rosenau-k, nazioarteko harremanen gaur egungo ikerlari adituenetako batek, “turbulentzia” hitza erabiltzen du nazioarteko gizarte garaikidean irauten duen aldaketa-prozesua definitzeko.

Sobietar Batasunaren gainbeherak eta bi potentzien arteko gatazkaren desagerpenak oraindik bideratu gabe dagoen prozesu berri bati hasiera eman diote: mundu mailako boterearen eta hegemonia politiko, ekonomiko eta militarraren berrantolaketa. Globalizazioak aldaketa sakonagoak eta zabalagoak ekarri ditu; elkarren arteko dependentzia ekonomiko eta teknologiko bat dago ekonomiak gero eta integratuagoak dauden prozesu baten barruan baina, hala ere, diferentzia sozialak gero eta handiagoak dira. Nazioarteko aktoreak ugaltzen ari dira eta betiko botereguneei eragiten dion aginte, burujabetza eta nortasunaren birdefinitze berri baten hasieran gaude.

Aldaketa horien norabide historikoa eta horien konponbideena zalantzagarria da oraindik; neurri handi batean, ideia, aktore eta indar sozialen eta prozesua bideratzeko duten gaitasunaren arabera gauzatuko da.
Azken hamarkadan zehar mundu mailako ordena “postinternazionalaren” kontzeptu berri bat sortzen ari da, ezen Estatuak, sistemaren aktore bezala duten garrantziari dagokionez, gainbeheratzen ari diren eta nazioarteko gizartea mundializatzen eta giza dimentsio handiago bat bereganatzen ari den; gizakiak, eskubide eta eginbeharren subjektu bezala –hiritar bezala, alegia- balioa handiago du nazio mailan, baita nazioarte mailan ere.

Hitzaldiak eszenatoki horren azterketa eginen du, irailaren 11an Amerikako Estatu Batuetan gertatutakoan eta, horren ondorioz, Afganistanen sortutako gerran geldituko da, nazioarteko etorkizuneko ordenari buruzko eztabaida eta ikuspuntuak eta garapenerako laguntzak planteatuko ditu, eta hiritartasun globalaren proposamenak agertuko ditu.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.