Conferencias

INTERNETEN DESAFIO DEMOKRATIKOA

Bai gure eguneroko bizitzan, bai hauteskunde kanpainetan, txertaturik ditugu jadanik, telefono mugikorrak eta Internet. Teknologia digitalek gure harreman pertsonal, sozial … edo lanekoak aldatu egin dituzte. Politika ezagutu, eztabaidatu edo bertan parte hartzeko gobernatzaile eta gobernatuek izan dituzten formak ere aldatuak daude. Zer egiten dute ziberkanpainek, baina? Gehitu parte-hartzaileen kopurua eta elkarrizketa publikoaren kalitatea? Edo joko birtuala da ozta ozta, itxurazkoa, orain artekoa baino ere manipulatzen errazagoa? Zein aktore ateratzen da irabazten hautagaiek jadanik erabiltzen dituzten web eta blogekin? Partiduak ala hautatzaileak?. Kazetariak eta komunikabide digitalak ala beren publikoak? Deserosotasun handi bat agertzen da, jende interesatuenaren aldetik, 2008ko ziberkanpainaz egin ditugun inkesta eta eztabaida taldeetan. Ideologia, adina edo militantzia alde batetara utzita ere, oso kritiko agertzen dira hautatzaile jantzienak eta aktiboenak politikoek eta kazetariek, teknologia berriak medio, ematen dieten parte hartze elektoral urriagatik. Betiko partidu eta ohizko komunikabideetan gertatzen zen bezala, botoen eta erabiltzaile digitalen kopuruak agintzen du, eta ez kalitateak hala nola agintzen ez duen parte hartzearen pluraltasunak… nahiz eta horiek beharko luketen izan politika eta kazetaritza egiteko modu berrien giltzarriak, eta nahiz eta horiek izango diren, bestalde, egunotan bizi dugun krisiaren ondoren, etorkizuna izango duten bakarrak.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.