14/12/2011

ELIZA ESPAINIAN: ¿NORA ZOAZ? VATIKANO IIa KONTZILIOAREN ONARPENA ETA ALDENTZEA 50 URTE GEROAGO

ELIZA ESPAINIAN: ¿NORA ZOAZ?  VATIKANO IIa KONTZILIOAREN ONARPENA ETA ALDENTZEA 50 URTE GEROAGO
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Vidal José Manuel Vidal José Manuel

Kontzilioaren ondorengo ibilerak nondik norakoak izan diren Espainian jasotzen saiatuko gara, beti ere komunikabideen ikuspegitik. Zer gelditzen zaigu Trantsizioko Kardinal deitua izan zen Taranconen Elizatik, gayen ezkontzen aurka, lehen aldiz historian, manifestazioan kalera atera den Rouco kardinalaren eliza honetan? Zer dela-eta Trantsizio garaian aintzat hartuenetako erakundea zen eliza, eta, oraintxe bertan, gutxien maitatzen eta baloratzen direnen artean aurkitzen da?

Zerk galdarazi dio elizari bere irudia eta, ondorioz, bere sinesgarritasun soziala? Zapore guztiak galtzen ari ote da, ba, gatz katolikoa? Nola itzuli berriro aintzat hartua izatera, ahotsa berreskuratu eta gaurko zulotik ateratzera? Zer dela eta ari gara etengabe maitasuna aldarrikatzen, baina herriak ezin du sinetsi maite dugunik Ze gertatzen da, gauzarik txarrenak baina baita onenak bere baitan dituen erakunde batek berari buruzko notizi txar eta morbosoenekin bakarrik komunikabideen kristalezko teilatua haustea lortzen duenean? Ba ote modurik, bai erakunde barruan bai kanpoan,, erresistentzia aktiboaren mistika medio, leku propio batzuk, beste behin, eskuratzeko?

Word formatoan elkarrizketa deskargatu