Hasteko esan behar da humanismoari buruzko planteamentu zuzenak eta zeharkakoak gertakari begibistako bat direla gaur egungo arazo eta erronken aurrean. Gertakariak anbiguetate bat badu, izan ere gizatiarraren izenean sarraski aunitz burutu baitira. Hala eta guztiz ere, gaur egungo humanismo-eskaria premiazko eta beharrezkoa da.
Humanismoaren esanahia eta historia berrikusi ondoren, bere sorburu diren eta gaur egungo mugimendu humanista osatzen dituzten faktoreak aztertuko ditugu.
Bukatzeko, humanismoa definitzen eta osatzen dituzten eta humanismo hori berria dela baieztatzera eramaten gaituzten ezaugarriak aztertuko ditugu.