Conferencias

HERRITAR SUMINDUOK: GURE FINANTZA SISTEMARI DAGOKIONEZ ERANTZUKIZUNA

Gaur egun ezinbestekoa da ekonomi aktibitate egiteko beste modu batzuk pentsatzea. Neoliberalismo globalak eragindako arazoak ugariak dira, eta egunero kaltetzen dute gero eta pertsona gehiago: ezin eutsizko ingurumena, izugarrizko desberdintasunak, ondasun basikoak espekulazioaren menpe, inolako demokrazi kontrolik gabeko erakundeak gobernu erabakiak baldintzatzen, herrialde osoak merkatuetan esku,… Hala ere, badirudi krisi luze honetako kudeaketak, gaur egun neoliberalismoaren hautabide posiblerik ez dagoela frogatzen duela, batez ere bere muina den finantza sistemaren arloan. Finantza kraskatu ondoren hainbat arlotatik egin diren berbizteko deialdiek, edo gutxienez sakon berrikustekoek, ez dute ezer lortu. Nork egingo ote zuen? Nork ote dauka egiteko indarra eta gaitasuna? Eta batez ere, nork ote zuen motibazioa?

Merkatu diktadura eta agintarien ezintasunaren aurrean, zein da erantzule herritarren erantzuteko lekua? Hainbat herrialdeetan sortu diren sumindura adierazpen publikoak, abiapuntu bat ote dira? Posiblea da Neo-liberalismoaren gainditze beharrezko mekanismoekin konektatzea, batez ere, bere finantza muinan?

Herritarrek bultzatutako gizarte mekanismoetan sakontzea, aukera proposatu eta sustatzekoak, gaur eguneko saihestezineko erronka da. Gaurko egoeran, pertsona kontsumitzaile izateak sekulako garrantzia daukan boterea, baita erantzukizuna ere, ematen digu azken hamarkadetan gizarte lorpenak lurperatzeko mehatxua geldiarazteko.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.