Conferencias

GLOBALIZAZIOA ETA MUNDUKO DESORDENA BERRIA

Ekonomi arloan globalizazio neoliberala mundu mailako paradisu fiskal erraldoia izan daitekeena sortzean datza, zeinari esker kapitalak inolako trabarik gabe mugi litezkeen, ezein ardura gizatiar, sozial edo ingurumenari buruzkorik aintzakotzat hartu gabe.

Arlo sozialari dagokionez, indarrean dagoen globalizazioaren arrimura, munduko biztanleriaren goiko mailen eta beheko mailen arteko diferentziak hazi baino ez dira egin. Kalkulua %20 aberatsenari eta %20 pobreenari dagokien diru-sarreretan oinarritzen badugu, diferentzia horiek 30 eta 1ekoak ziren 1960. urtean, 60 eta 1ekoak izatera pasatu ziren 1990.ean eta gaur egun, dlirudienez, 80 eta 1 izateko zorian daude. Azken helburua da, 20/80 izenaz deitu duten gizarte-eredua sendotzea: horren arabera munduko biztanleriaren. bostena oparotasunean biziko litzateke eta gainerako lau bostenak, ordea, bizitzen jarraitzeko borroka latzean aritzera zigortuak leudeke.

Politikaren arloari dagokionez, Estatuak eta, oro har, botere politiko tradizionalek bi prozesu kontrajarriak bizi dituzte: eremu batean-erabakitze politiko eta sozialaren gaitasun arloan-euren ahalmenak murriztu dira nabarmenki, beste eremuan ¬errepresio militarraren boterearen arloan- ematen du bere ahalmenak hazi behar direla, etekin mingarrienak irabazteko ahalmena bermatzeko.

Horrekin guztiarekin batera, kulturaren zapalgailu bat martxan jarri da, uniformizazio-prozesu bat, zeina hainbat errealitatetan nabarmentzen da bereziki: ia toki guztietan informazio berberak jasotzen dira, pelikula berberak ikusten dira, publizitate-iragarki berberak jasotzen dira eta liburu berberak irakurtzen dira.
Globalizazio neoliberalak duen alderdi baikor bakarra paradoxa baten moduan agertzen da: globalizazioaren kontra aritzen diren mugimenduak gero eta erakargarriagoak agertzen dira, eta senda daude globalizazioari erantzuteko erabakian.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.