Conferencias

PORTO ALEGREKO FORO SOZIALA: Neokapitalismoaren Globalizazioari alternatibak

“Munduko Foro Soziala”k horrela definitzen du bere burua: “nazioarteko mugimendua, neoliberalismoaren aurreko eta gizarte-ordena berriaren aldeko alternatiben bilgunea, proposamen anitz eta desberdinen arteko elkartzea bultzatzen duena”. Porto Alegren 2001.ean egindako bilkurak, neoliberalismoaren globalizazioaren aurreko kritikari buruzkoa, alternatiben aurkezpena bilatu zuen 2002.ean eta, 2003. honetan alternatiba horiek burutzeko estrategiak aztertu nahi ditu.

Justizia sozialaren aldeko mugimenduek sumatu dute, egiturazko injustizia dagoenean, ez dela aski botere-guneekin mintzatzea, gatazka sortu behar da gizarte-aldaketa pizteko eta indarkeria-ezazko hainbat estrategia eta zuzeneko ekintza bateratu behar dira. Honako balore hauetan oinarritzen den gizarte-eredua dute: gizaki ororen bortxaezinezko duintasuna, berdintasuna, egiazko demokrazia, gizateriaren ondare komuna diren ontasun unibertsalen jabetza kolektiboaren defentsa, ekologiaren defentsa, nortasunaren eta aniztasunaren begirunea, erlijio eta kulturen arteko elkarrizketa, edo ekonomia gizakiaren zerbitzura jartzea.

Foro horrek hiritartasun mundiala eskatzen du, mugimenduen nazioarteko sareak artikulatu nahi ditu, euren indarra bildu, justizia globalezko nazioarteko programa sendo bat definitu eta mundu mailako presio politikozko kanpaina eta mobilizazioak planifikatu eta koordinatu.

Foroa “Printzipioen Gutun” baten arabera zuzentzen da eta politika eta moralezko kultura berri bat sortu du honako printzipio honetan oinarritua: “gure batasunak gure berezitasunak aberasten ditu eta gure berezitasunek gure batasunaren eraginkortasunaren bermea dira”. Mundu berri bat posible izateko gizakiok eta taldeok pobreekiko sentiberatasun eta sufrimendua jarri behar dugu askatze-proiektu honen garaipen aukeren aurretik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.