Feminismoa, zenbaitetan arbuiatua eta zenbaitetan gaizkiulertua izan bada ere, demokrazia sakontzen eta justiziaren, berdintasunaren eta askatasunaren balioak zabaltzen gehien lagundu duten mugimendu sozial garaikideetakoa da. Emakumeei eskubideak aitortzeko eta pertsonen arteko harremanak oinarri justuagoen gainean eraikitzeko asko lagundu du. Eztabaida teoriko feministak, beren aldetik, gure garaiko pentsamendu politiko eta ideologikoen inguruko eztabaida nagusienen artean daude.