Conferencias

ESPIRITUALTASUNA. GIZAKIA BERE BURUAREN ETA BERE OSOTASUNAREN BILA

Krisi erlijioso sakon batek zeharkatzen du gaurko gizartea, alderik alde, jakina denez. Bidebatez, ordea, eta, itxuraz behinik behin, ez kontradikziorik gabe, espiritualtasuna nola edo hala, era honetara edo hartara bila ibiltzearen fenomenoa ezagutzen du mundu honek berak. Bilaketa hau, berez, ez erlijiosoa da, ez aurkakoa. Sekulartasun eta laikotasunarenak diren esparru propioetan nabaritzen da espreski, esparru horiek baldintzatuz.

Fenomenoa, izan, konplexua, anbiguoa eta problematikoa da. Zertan datzan zirriborratzen saiatuko gara, bere anbiguotasunaren nondik norakoa ulertzen eta baloratzen. Espiritualtasunaren sustrai antropologikoa, bere ulermen eta definiziorako giltzarri desberdinak, bere funtzio eta ekarpenak azalduko ditugu. Eta, azkenik, espiritualtasunaren eta erlijioaren arteko harremanari buruzko jarrera eta problematikaz arituko gara.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.