Conferencias

GARAI BERRI AXIALA. IKUSPEGI ERLIJIOSOA BIRMOLDATU PARADIGMA BERRIEN AURREAN

Esan gabe doa kultur tsunami baten erdi erdian gabiltzala. Mendeetan ez ezik milaka urteetan ere indarrean egon diren oinarri erlijioso zenbait, ahultzen ikusten dugu, onargarritasun guztia galtzeraino zenbaitetan. Zaila dago gure aurrekoen fedeari bere horretan eusten. Zaila dagoen bezala, zenbaitetan, orain hamarkada batzuk guk geuk izandako fede hari eusten. Honek ez du esan nahi  munduaren azkena etorri denik. Bai, ordea, mundu batena. Ondoren etorriko den mundu berriari ez dago, berriz, erraz argitasunez antzematen.

Begiztatzen joateko eta harako bidean jartzeko garaian lagungarri izan dakiguke giza ezagutzan ematen ari diren eraldaketa handien berri izateak. Paradigma aldaketak dira, sortzen eta lehengoen tokia okupatzen ari diren paradigma berriak, askotan oharkabean ematen ari bada ere hori. Konferentzia hau horretara dator: etortzen ari direla dirudien paradigma berrien ardatz eta tendentzi nagusien berriak begien aurrean jartzera eta beraiei buruzko atentzioa piztera.

Hori, egiaz, hala balitz, ezinbesteko egitekoa genuke paradigma berri horri eta kultur oinarri berriei aurrez aurre so egin eta gure erlijio ikuspegiak aldatzen joatekoa: dualismoak, gure ikuspegi metafisiko zaharrak, oharkabeko antropozentrismoa, umetzera garamatzaten heteronomiak,  patriarkalkeria kiriarkala, garaiz kanpoko teismoa edo ekologismoaren aurkako jarrera zaharkitua… hori guztia gainditzen joan beharko genuke. Behar ditugunak ez dira betiko oinarrietan jasotako proposapen teologiko berriak, egiaz berri diren oinarrien gainean jasotako proposapen berriak baizik. Birmoldaketa giltzarri berriak identifikatzen, “paradigma berrien” mapa zirrimarratzen saiatuko gara hitzaldian, gaur bertan pertsona erlijioso izateko dugun modu hori “birmoldatzeko” arrastoren bat edo besterekin topo egitearren.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.