25/11/2010

MERKATUEN BOTEREA GIZADIAREN AURKA: BANKETXEEI ETA ESPEKULATZAILEEI AMORE EMAN BESTE ERREMEDIORIK EZ OTE?

MERKATUEN BOTEREA GIZADIAREN AURKA: BANKETXEEI ETA ESPEKULATZAILEEI AMORE EMAN BESTE ERREMEDIORIK EZ OTE?
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Torres López Juan Torres López Juan

Gobernuek azken urteetan egin dituzten politikak aginte finantziero handien esku utzi dute erabaki politikoak hartzeko eskumena, aginte ordezkatzaileak beren menpe jarriz.

Krisi ekonomiko izugarri bat eragin badute ere, gobernuek biloika euro beren salbamenerako eta berriro errentagarri bihurtzeko jartzea lortu dute, nahiz eta zor publikoa benetako leherketa batetara eraman duen horrek. Ondorioz, beren influentzia berrindartzea lortu dute eta eskubide sozial eta laboralen ikaragarrizko murrizketa bat suposatzen duten ajustezko neurriak inposatzera behartu dituzte gobernu horiek beroiek.

Politika hauen aurrez aurre, ba da aktibitate ekonomikoa askoz efizientzi handiagoz eta munduko biztanleria osoaren ongizatea ekarri dezakeen bestelako politika bideragarririk ere. Ez dago zergatik krisiz krisi eta aginte finantzieroek inposatzen duten sufrimendu kriminala jasaten halabeharrez ibili.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu