Conferencias

MUNDUKO ERLIJIOEN PARLAMENTUA 2004: ezinbesteko elkarrizketa

“Munduko erlijioen Parlamentua 2004: ezinbesteko elkarrizketa”. Erlijioen arteko elkarrizketak azalezko apaingarri bat izateari utzi dio eta XXI. mendeko mundu globalizatu honen ezinbesteko behar bilakatu da. Gero eta ageriagoa den erlijio aniztasunak, bakera eta justiziara eraman gaitzaketen bide guztiak arakatzeko premia eta gaur egungo erlijio-giroak, zeinak desorientazioa eta zentzuaren bilatze ase gabea dituen ezaugarri gisa, erlijioen arteko elkarrizketa dinamika baztertu ezin bihurtu dute bai sinestunarentzat, bai sinesten ez duenarentzat.

Uztailaren 7tik 13ra Munduko Erlijioen Parlamentuaren laugarren edizioa ospatuko da Bartzelonan, nazioarte mailan ospatzen den erlijioen arteko munduko topaketarik jendetsuena.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.