20/04/2009

BAKEAREN NONDIK NORAKOA GURE GIZARTEAREN KOIUNTURA BERRITAN

BAKEAREN NONDIK NORAKOA GURE GIZARTEAREN KOIUNTURA BERRITAN

ETA desagertu ondorengo egunak hortxe daude, iristear, piskanaka piskanaka egosten ari balira bezala. Bistan da ETAk eta bere erradikalismo autoritarioak ez dutela lekurik gizartean. Partiduen Legearen aplikazioak horra daramatza, ezin bestean, bai ETA eta bai BATASUNA. Guzti hori gertatzen ari da gainera, oraindik orain, zenbait pertsonalitate ospetsuk, eliz mundukoak barne, aldarrikatutako zalapartarik gabe. ETAk ez du baina, oraindik ere, alde egin. Hor dago, bere azken atentatuek eta agiriek erakusten diguten bezala, bere amaiera nondik norakoa izango denari buruz bere ideia faltsu eta ezinezkoari eutsiz. Ezin bide du onartu bere kabuz eta inolako baldintzarik gabe alde egin behar duela. Horrek, bidenabar, bere inguru apoiatzailea esparru polítiko propiorik gabe uzten du, ia-ia, ETAri men eginaz segitzeagatik. Ez litzateke harritzeko hurrengo Udal hauteskundeetan erabat galduko balu oraindik ere mantentzen duen esparru hori. Nahi ala nahi ez, beste eredu bat ari ahal da inposatzen ETAren behin betiko amaierarako, kontu izanik zer nolako porrotak izan diren azken bi saiakerak?. Zein litzateke, kasu horretan, eredu hori?