06/11/2014

Espainolismo linguistikoa eta euskara Nafarroan biluzik

Espainolismo linguistikoa eta euskara Nafarroan biluzik

Espainolismo linguistikoak dituen oinarri nagusi zenbait, Nafarroan euskarari aplikatzen zaizkionak bere horretan, aztertzera nator gaurko hitzaldi honetan. Kritikoki aztertu nahi ditudan topikoen artean ideia hauek daude: nafar batzuen, eta ez Nafarroa osoaren, hizkuntza da, bakarrik, euskara; euskararen gutxitzea Nafarroan hizkuntza askok munduan ezagutzen duten bilakaera natural beraren ondorio da eta, beraz, ez du zentzurik garai zaharretara itzuli nahi izateak; euskararen balioa sinbolikoa eta ideologikoa da gehien bat, eta ez da hizkuntza espainolaren mailara iristen komunikazioaren aldetik; euskararen irakaskuntza Nafarroa osora hedatzea Nafarroako egoera soziolinguistikora egokitutako ez litzatekeen zentzugabekeria bat da. Ideia guzti hauek euskara Nafarroan zokoratzearen eta gutxiagotzearen alde egiten ari dena justifikatu, horretan jarraitu eta areagotu asmo duen ideologia batetan oinarritzen direla agertzen saiatuko naiz.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu