17/01/2013

ELKARBIZITZAREN DESAFIO ZAILA: ERANTZUKIZUNAK ETA EGINKIZUNAK

ELKARBIZITZAREN DESAFIO ZAILA: ERANTZUKIZUNAK ETA EGINKIZUNAK
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Urkijo Txema Urkijo Txema

Nork uka dezake Euskal Herrian elkarren arteko bizitza nabarmen hobetu daitekeela. Indarkeria politikozko ekintzen eta fanatismoaren ondorioz, nabarmen hondatu da azken hamarkadetan. Hondamen honen eragileen artean hor daude oinarrizko zenbait printzipio etikoen ahulezia, haustura soziala, pluralismoarekiko izan den tolerantzia eskasa eta desberdintasunari eta askatasun indibidualari izan zaion errespetu hutsala. Errealitate aski ezagunak, guztiak ere, indarkeriaren presentzia zapaltzailea eta itogarria bizi izan dugun urte aldi hauetan.

Indarkeriak urratu dituen zauriak itxi beharreko garaiak dira oraingoak, eta izango ere ondorengoak. Egoera berri baten aurrean gaude, Euskadiren historia hurbilak ezagutu ez dituen bezalako bake eta askatasun baldintzetan jaso beharko dugunez elkarren arteko bizitza..

Horregatik, geroz eta bake eta askatasun handiagozko egokiera honetan, ez bazterreratu, ez gerorako utzi dezakegu, harreman sozialak berreraikitzearen eta elkarren arteko bizitza kalitatea hobetzearen erronka hau. Denon, aginte publikoen, hiritar guztion eta elkarte sare osoaren, erronka da hau.

Ondorio traumatikoak ekarri dituzten indarkeria politikoz jositako hamarkadak bizi izan ditugu. Horregatik, ez litzaiguke burutik pasa ere egin behar orain eraiki behar dugun elkar bizitza adiskidetua memoriaren agindu etikoa alde batera utziz, edo iraganaren errebisio kritikoa egin gabe, edo egindako mina aitortzeke eta horren erantzukizunak onartzeke, edo biktimen presentzia ahaztuz, edo giza eskubide guztiei errespetu erabatekoa gorde gabe eraiki dezakegunik.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu