Conferencias

ONGIZATE ESTATUAREN ERAISPENA

Ongizate Estatua deiturikoa langileek eta gizarte-maila herritarrenek, borroka-urte luze baten ondoren, ekonomia kapitalistaren ingurunean eta, bereziki, Mendebaldeko Europan, gehienbat II. Mundu Gerra eta geroko urteetan erdietsitako lorpena da. Garai horretako baldintza ekonomiko, sozial eta politikoetan lortu zen, hasieran, langileendako hainbat eskubideren onarpena, bereziki hauek lan egin ezin zuten aldietarako: langabeziako sorospena, gaixotasun-baja, zahartzaroko pentsioak… izaera unibertsalezkoak. Horrekin batera hezkuntzan eta osasun arloan ere zerbitzugintza publiko minimo batzuk lortu ziren, biztanleriaren behar oinarrizkoak bermatzen zituztenak. Onartzen da Estatuak ordezkatzen duen gizarteak erantzukizuna duela oinarrizko eskubide horiek gizabanako guztiengana helarazteko. Ongizate Estatuak, hutsune nabariak erakutsi arren, gizarte-maila herritarrenen bizimodurako hobekuntza nabarmena ekarri zuen.

Joan den mendeko hirurogei-hirurogeita hamar urteetako krisiaz geroztik, Ongizate Estatuaren eredua eztabaidan jarri izan da negozioen eta instituzio politikoen aldetik. Argumentu batzuk erabiliaz Ongizate Estatua ez dela ekonomikoki bideragarria eta erreformatu behar dela aldarrikatzen da. Konponbide gisa Ongizate Estatuaren eskubideak murriztea eta zerbitzuen zuzkidura erakunde pribatuen esku uztea proposatzen dute. Horrela biztanleriaren hiritartasun-eskubideak merkatuan eskuratu beharreko merkantzia bilakatzen dira. Zerbitzu guztiei eraso eginagatik, zahartzaroko pentsio publikoen kontra zuzentzen dira bereziki, pertsona zaharren kopurua igo izana arazoaren arrazoi nagusitzat jotzen dutela.

Gaurko saioan Ongizate Estatua deiturikoaren krisia justifikatzeko erabiltzen diren arrazoiak aztertuko ditugu eta euren balioa neurtuko dugu, argumentu horien faltsukeria agerian uzteko asmoz. Horretaz landa, politikaera horren oinarrian dauden egiazko arrazoiak eta eragileen jokaerak argitzen saiatuko gara, bai eta politika molde horien onuradunak eta kaltetuak nor diren zehazten ere. Aurrera dezakegu gizarte-maila herritarrak eta biztanleria, oro har, direla kaltetuak dinamika horretan, aitzitik, politika horrek negozio handiak dakarzkie kapital pribatuei. Horrexegatik derrigorrezkoa da dinamika horri aurre egitea.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.