“Gaur egungo krisi ekologikoak naturarekin ezinbesteko harreman moral bat dugula agertarazi digu. Hala ere, harreman hori eskema ugaritik uler daiteke: antropozentrikoa, zoozentrikoa eta ekozentrikoa. Horietako bakoitzan errealitatearen ikuspegi berezi bat eta naturarekiko dugun harremanetarako orientabide konkretu bat dago.
Hitzaldi honetan hori guztia aztertuko da eta ikuspegi bakoitzetik gizakien arteko justizia eta justizia ekologikoa dei ditzakegunei begira sortzen diren ondorioak aipatuko dira”.