16/11/2006

EKONOMIA, POLITIKA ETA GIZA GARAPENA LATINOAMERIKAN

EKONOMIA, POLITIKA ETA GIZA GARAPENA LATINOAMERIKAN
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Iguiñiz Javier Iguiñiz Javier

Zer gertatzen da gaur egun Latinoamerikan? galdetzen dugunean, Iñiguizek, hasteko, errealitatea konplexua dela dio eta egoeraz ongi jabetzera hurbiltzeko moduak konplexua ere izan behar duela. Horregatik proposatzen du, lehenik, Latinoamerikaren bilakaera ikusteko bi ikuspegi: ikuspegi ekonomikoa, alde batetik heziera-lorpenak dituena baina, beste aldetik, haustura nazionalak eta internazionalak ireki dituena; eta giza garapenaren ikuspegia, honek, aitzitik, buelta ematen dizkie emaitzei eta ikuspegi positibo bat erakusten du. Datuen konplexutasun honen aurrean balorazio-irizpideak behar dira lehentasunak adierazteko. Iñiguizek giza garapenaren adierazleei lehentasuna ematen die ekonomikoei baino, azken hauek instrumentalak baitira. Horretan oinarritua erantzun baikorra ematen dio hasierako galderari, baina garapenerako bidean dauden herriei eragiten dien barneko nahiz kanpoko arazo larriak, eta aurrerapenak eragiten dituen kalte eta giza sufrimendu eskandalagarriak alde batera utzi gabe. Iñiguizek ondoioztatzen du, eta horretan bereizten da beste diskurtsuetatik, pobreek aurrera egiten dutela ikuspegi paternalista batetik begiratzen diegunek eta beren borrokak atsegin ditugunok uste dugun baino gehiago; eta aurrerapen hori, neurri handi batean, pobreen eguneroko ahalegin ausartei esker –ahalegin familiar, sozial, hezkuntzakoak, e.a.- burutzen da; eta gainera aurrerapen hori behin baino gehiagotan oso baldintza ekonomiko eta sozial txarren eraginpean burutzen da. Bukatzeko, Iñiguizek baieztatzen du elkartasunaren lana ez datzala pobreak ordezkatzean baizik eta haien ondoan egotean, haiek ibiltzen ari diren bidean, eta beren sufrimendu handia murrizten saiatzean.