07/02/2006

ETAren ONDOREN: GOGOETA SOZIOLOGIKOAK

ETAren ONDOREN: GOGOETA SOZIOLOGIKOAK
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Elzo Javier Elzo Javier

ETAk bere indarkeriazko ekintzei, mehatxuei, estortsioei… bukaera eman ez dien arren, gure ustea da bere eragin soziala eta, are gehiago, politikoa, agente sozialek, mediatikoek eta politikoek eman nahi dioten garrantziaren neurrian geratuko dela ia esklusiboki. Bere onargarritasun politikoa minimoa da, baita bere militanteentzat ere, hurbilak ala urrunak izan. Baina ETAren eragin soziala handia izanen da oraindik, baita behin desagertuta ere, bere presentzia luzeak gizartean izan duen itzalagatik. Ezin dezakegu ahantzi badirela giza talde batzuk, maila desberdinetan bada ere, zeinak ETAk mantendu dituen helburu eta metodo berberak erabiltzen dituztenak. Bere presentzia luzeak haustura sozial larriak ondorioztatu ditu. Eta biktima ugari utzi ditu.

Nola biziko da gure gizartea ETAren ondorengo aroan? Defendatuko du, biktimen errekonozimendua eta egin dien kaltea onartu ondoren, gertatutakoa ahanztea oraindik ere irekiak eta odoletan dauden zaurietan gehiago ez sakontzeko? Balioko zaigu, eredu gisa, frankismoaren bukaera gestionatzeko prozesua? Nola jokatu behar du oroitzapenak prozesu horretan? Zer da hobe: amnistia, amnesia, egindako minaren eta utzitako biktimen etengabeko oroitzapena…? Nola gestionatu biktimen errekonozimendua eta haiei egindako kalteen konpontzea bere planteamendu politikoekin? Ba al dago adiskidetzerako tokirik? Zer baldintzak bete behar dira adiskidetzea egon dadin? Azken finean, eta kristauen ikuspegitik… ba dago barkamenerako tokirik? Barkamenak ordainik badu?